|
Ongi etorria e-elektronikara, euskal musika elektronikoaren atarira!
|
|
|
3.bildumarekin datorkigu Basque electronic diaspora, inoiz baino egile gehiagorekin gainera, 25 guztira, euren lanak 2cd-tan banatuak daudelarik. Lehengo bildumetatik ezagunak genituenei(Fin de Siecle, j-ro, Emc, Xano, Estupendo...), egile berriak biltzen zaizkie, hala nola, Txo(Txakuneko Txomin abeslariaren proiektu elektronikoa), i:shead(Housea lantzen duen bikotea, Oihuka-rekin diska bat kalean dute), Makala(Novophonic-eko dj-etako bat), Toc(Nutcase-ko kide baten proiektu pertsonala), Dj Amsia... Eta baita nahiz eta euskaldunak ez izan, elektronikaren sorkuntzan dabiltzan eta diasporako musikariekin harremanak dituzten musikari bi ere: Pelado(Fin de Siecle-ko kidea) eta Dub Mission(Oiartzungo Pagoako dj-ak dira, eta bertako batek Bxt-ek(Bixente Irirt) sortutako Counter Reset disketxean lan egiten du). Egile guzti hauekin, estilo aniztasuna ere handiagoa da. Aurreko diskoetako Dub, drum&bass, trip-hop, ambient...doinuei Housea, Dark-a... gehitzen zaizkie besteak beste.
Diasporako kideek, Bixent Iriart(bxt), martxoan hildako musikaria gogoan izan nahi izan dute, eta bere omenezko abesti bat sartu dute diskan, Txo-k eta Emc-k elkarlanean egina. Bixent Iriart izan zen gainera, Basque electronic diasporaren hiru sortzaileetariko bat, Isa Suarez(Fin de Siecle) eta Iñaki Iarritu(Basque dub foundation)-rekin batera.
|
|
|
|